Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumont d’Urville, Jules Sébastien César

Frantses itsasgizona (Conde-sur-Noireau, 1790 - Meudon, 1841). Egeo itsasoan eta Itsaso Beltzean bidaldi hidrografikoak egin ondoren (1819-1820), Ozeano Barea zeharkatu zuen Astrolabe itsasontzian (1826-1829). Hiru urte horietan uharte askoren hidrografia aztertu zuen (Zeelanda Berria, Bretainia Berria, eta abar). 1837. urtetik 1840. urtera bitartean Louis-Philippe et Joinville eta Adelia lurraldeak ikertu zituen Antartikan.