Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumitriu, Petru

Errumaniar idazlea (Bazias, 1924 - Metz, 2002). Frantsesez idatzi zuen, batez ere. Bere eleberrietan askatasun moral eta politikoaren alde egiten zuen: L’Homme aux yeux gris (1968, Begi griseko gizona), Retour à Milo (1969, Milora itzuli), La Liberté (1983, Askatasuna), Les Amours singulières (1990, Maitasun bereziak). Saiakerak ere idatzi ziruen, autobiografia eta ikerketa mistikoa nahasten zutenak: Au Dieu inconnu (1979, Jainko ezezagunari).