Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duhamel, Georges

Frantses idazlea (Paris, 1884 - Valmondois, 1966). Denis Thévenin zen bere benetako izena. Lehen Mundu Gerran oinarrituriko Vie des martyrs (1914, Martirien bizitza) eta Civilisation (1917, Zibilizazioa) eleberriek ospe handia eman zioten Duhameli. Geroago bi eleberri sail handi idatzi zituen: Vie et Aventures de Salavin (1920-1932, Salavianen bizitza eta abenturak, sei liburuki) eta Chronique des Pasquier (1933-1945, Pasquiertarren kronikak, hamar liburuki). Berea da, halaber, Scènes de la vie future (1930, Etorkizuneko bizitzaren eszenak) saioa.