Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duchesne, Louis Marie Olivier

Frantses prelatu eta jakituna (Saint-Servan, Ille-et-Vilaine, 1843 - Erroma, 1922). Parisko Institutu Katolikoko arkeologia eta eliz-historiako irakasle izendatu zuten 1877. urtean. Frantziako eskolako zuzendari bihurtu zen Erroman 1895ean. Obra nagusiak: Liber pontificalis (1886-1892), Histoire ancienne de l’Église (1907-1926, Elizaren antzinako historia) eta L’Église au VI siecle (1925, Eliza VI. mendean zehar).