Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ducharme, Réjean

Kanadar idazlea, frantsesez idazten duena (Saint-Félix-de-Valois, Québec, 1941). L'Avalée des avalés (1966) lanarekin egin zen ospetsu. Lan hori probokatzailea da, eta hizkuntza jokoek eta bere estilo bizi eta irrigarriak ez du pertsonaien eramanezintasuna estaltzen. Réjean Ducharmek gizaki apal eta babesgabeak erakusten ditu: Le Nez qui voque (1967), L'Océantume (1968). Eleberri bat bertsoan egin zuen La Fille de Christophe Colomb (1969, Kristobal Kolonen alaba). Ondoren Les Enfantômes (1976) eta Dévadé (1990) egin zituen, eta horietan izakien noraeza eta idazkerarena nahasten ditu, eta haurtzaroaren arduragabetasuna aurkitzeko gauza ez diren helduen munduari buruzko gogoeta egiten du. Zinemarako eta antzerkirako (Ha ha!… 1982) ere idatzi zuen, eta Robert Charlebois kantariaren abestietarako hitzak idatzi ditu.