Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dubois, Guillaume

Frantses kardinala eta politikaria (Brive-la-Gaillarde, 1656 - Versailles, 1723). Orleansko dukearen hezitzailea izan zen eta haren aholkulari bihurtu zen erregeorde izendatu zutenean. Geroago, Kanpo Arazoetarako ministro-idazkari izendatu zuten (1718). 1717. urtean Hirutariko Aliantza izenpetu zuen Ingalaterrarekin eta Holandarekin Espainiari aurre egiteko. 1721. urtean kardinal kargua eskuratu zuen eta handik urte betera Lehen Ministro izendatu zuten.