Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dolomita Alpeak

edo Dolomitak. Alpeen mendebaleko mendiak Italian, Adige eta Piave ibaien artean daudenak. 3.000 m-ko altuera dute batez beste (Marmoladak, 3.332 m). Dolomieu frantses geologoak bereizi zuen dolomia (kaltzio eta magnesio karbonatoa; honetatik Dolomita izena), kareharrizko haitzak osatua da mendi multzo hau. Higadurak eta ur-lasterterrek itxura berezia eman diete haitzei, eta eskalatzaileentzat ezin hobeak dira. Negu turismoa eta alpinismoa (Bolzano, Cortina d’Ampezzo).