Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dolomieu, Dieudonné

edo Deodat de Gratet de. Frantses ikerlaria (Dolomieu, Dauphine, 1750 - Châteauneuf, Sâone-et-Loire, 1801). Parisko Unibertsitateko katedraduna izan zen mineralogia sailean. Alpe Mendietako kareharriak aztertu zituenez geroztik dolomita izena ematen zaie haitz horiei.