Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dolomia

iz. Geol. Harri sedimentarioa, batez ere dolomitaz eta kaltzitaz osatua. Dolomia harrien kanpoko itxura era askotakoa izan ohi da; batzuk harri trinkoak dira, beste batzuk porotsuak, eta badira hareatsuak ere. Koloreari dagokionez, berriz, argiak izaten dira, grisetik arrosara bitartekoak. Geologiako aro guztietan ageri dira dolomia harriak; hala ere, paleozoiko aldikoak dira ugarienak. Oso gutxitan izaten dituzte fosilak eta lotura estua dute kareharriekin.