Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dodgson, Edward Spencer

Euskaralari ingelesa (1857-1922). 1886. urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziriko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolome eta Leizarraga). Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinson-en euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (Supplément à la Bibliographie Basque, 1892). Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskaralari batzuekin (Azkuerekin bereziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamentu Berria obrako aditz formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz.