Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dodekanisos

(eusk. «Hamabi Uharteak») Egeo itsasoko Greziako uhartedia, Asia Txikiko hego-mendebalean (hegoaldeko Esporadak). Uharte handienak Cos, Kalymnos, Ptmos eta Rhodes dira. 2.266 km2 eta 145.071 biztanle (1981). Hiriburua: Rhodes.  v  Historia. Sumitek eta turkiarrek konkistatu zuten 1522. urtean baina italiarren esku geratu zen 1912an. 1947. urtean lotu zitzaion Greziari Parisko itunei esker.