Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dodekafonismo

. iz. Mus. Musika lanen konposiziorako sistema, hamabi hotsak tonu bereizkuntzarik gabe (sistema atonala) erabiltzean oinarritua. Arnold Schönberg izan zen musika joera honen gidari nagusia. Eskala kromatikoa osatzen duten hamabi tarteak (zazpi notak eta bost tono erdi) erabiltzen dira, egileak nahi bezala ordenatuta, eta, harmoniari dagokionez, maila berean daudela. Hamabi soinu horiez osatutako seriea errepikatu egiten da lan guztian zehar.