Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dobrovsky, Joseph

Eslovakiako filosofo eta literatura historialaria (Darmoty, Eslovakia, 1753 - Brno, 1829). Txekoslovakiako hizkuntza eta literaturaren ikasketa eta azterketak egin ondoren, eslaviar filologiaren oinarri zientifikoak ezarri zituen Institutiones linguae slavicae dialecti veteris (1822) liburuan. Eslaviar hizkuntza zaharraren lehen gramatika zientifikoa dela esan daiteke.