Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dobroliubov, Nikolai Alexandrovich

Errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura kritikaria (Nizhni, Novgorod, 1836 - San Petersburgo, 1861). Garaikidea egunkariko lankidea izan zen eta, nekazarien iraultzaren alde agertu zen gaztetatik. Ostrovski, Turguéniev eta Goncharov-i buruzko lanak eman zituen argitara. Errusia erromantiko ondoko idazle iraultzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen.