Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Döblin, Alfred

Alemaniar eleberrigilea (Stettin, 1878 - Emmendingen, 1957). Lehen eleberrietan bere garaiko mugimendu historikoak islatu nahi izan zituen. Die drei Sprünge des Wang-Lun (Wang-Lunen hiru jauziak, 1915) eleberri espresionista Txinako gizon eta izadiari buruzko obra da. Sozialista izan zen, baina 1918an marxismoari uko eginez katoliko bihurtu zen. Nazismoa aginteaz jabetu zenean Frantziara erbesteratu behar izan zuen Alfredek (1933-1940) lehenbizi, eta Estatu Batuetara (1940-1945) gero. Azken hamabi urteak, berriz, Alemanian eman zituen. Saio eta gizarte arazoetan oinarrituriko eleberri ugari idatzi zuen, espresionismoaren ildotik betiere. Lan nagusiak: Berlin Alexanderplatz (1929), Perdon wird nicht gegeben (1935, Ez da barkamenik izango), Der blaue Tiger (1936, Tigre urdina), Der unterbliche Mench (1946, Gizon hilezkorra), Novembre 1918 (1948-1950).