Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Döbereiner, Johann Wolfang

Alemaniar kimikaria (Hof, Bavaria, 1780 - Jena, 1849). Zenbait gai kimiko aztertu ondoren, batzuen arteko antzekotasunak aurkitu zituen, eta hala, elementuen sistema periodikoaren garapenerako lehen urratsak eman zituena izan zen; Berzelius-ek garatu zuen katalisiaren teoriaren abiapuntua eman zuen.