Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dobera Euskara Elkartea

Hernaniko (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1993an sortu zen Hernanin euskara normalizatzeko helburuaz. Udalarekin eta herriko elkarteekin elkarlanean antolatzen dituzte ekimen asko eta asko. Lau arlotan egiten du lan batez ere Dobera euskara elkarteak: gazteen alorrean (aisialdia lantzen da), normalizazio alorrean (planak egin dira, adibidez, herriko kirol taldeekin), sentsibilizazio alorrean (Udaletxeari eta herriari begira) eta kulturaren alorrean (herriko bizitza kulturala jaso, irakurketa taldeak eratu, etab.).