Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Djeddah

Saudi Arabiako kostaldeko hiria, Itsaso Gorriaren ertzean eta Mekatik hurbil (75 km), Medinaren hego-mendebalean. 561.104 biztanle (1974). Saudi Arabiako bigarren hiria da biztanleriari dagokionez, eta porturik garrantzitsuena. Bertatik igarotzen dira Mekara doazen erromesak. Diplomazia eta merkataritza hiria. Petrolio findegia. Altzairugintza. Itsaso Gorria eta Persiako Golkoa lotzen ditu hiritik igarotzen den 1.200 km-ko errepideak.