Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Djebar, Assia

Aljeriar idazle, zinemagile, antzerki zuzendari eta historialaria (Cherchell, 1936). 1962an bat egin zuen Aljeria Frantziatik bereizi zuen independentzia mugimenduarekin, baina hiru urte geroago Parisa erbesteratu behar izan zuen, Boumedienen estatu kolpeaz gero. Parisen karrera artistiko distiratsu bezain emankorra hasi zuen zineman, antzerkian eta literaturgintzan. Bere literatura lanen artean Aljeriar kuartetoa tetralogia gailentzen da, lau eleberriok osatua: Maitasuna, Fantasia, Sultanaren itzala eta Handia da presondegia. Obra horren bidez indarkeriaren aurkako eta emakumeen aldeko borrokalari nekaezin gisa ezagutarazi zuen bere burua. Bere beste obra garrantzizko bat Medinatik urrun da (1993), emakume musulmanari buruzko ikuspegi zorrotza, hejiratik (622) gaur egun arte. 1998an Dolua basakeria batengatik eleberria argitaratu zuen, bere herrialdeko gatazka armatuetan hil diren pertsona guztiei egindako omenaldi gisa.