Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Djaout, Tahar

Aljeriar idazlea (Kabilia, 1954 - Aljer, 1993). Informazio zientziak ikasi ondoren, kazetari gisa hasi zen lanean (1976). Algérie-Actualité astekarian egin zuen lan. 1993an Ruptures argitalpena sortu zuen eta bertako erredakzioburu izan zen. Estatuaren agintaritzatik urruti egon zen beti, eta argitaratzen zituen artikuluetan moderazioaren eta tolerantziaren aldeko apustua egiten zuen. Hainbat liburu idatzi zuen: Les Chercheurs d’os (1984, Hezur bilatzaileak), L’Invention du désert (1987, Basamortuko asmakizuna), L’Exproprié (1991, Lur gabetua), Les Vigiles (1991, Zaindariak). Aljerren hil zuten buruan bi tiro emanda.