Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Detcheverry, Gratien

Nafarroa Behereko idazle eta misiolaria (Armendaritze, 1747 - Uztaritze, 1828). Apaiz egin zen 1772. urtean. Larresoroko apaiztegiko irakasle eta misiolarien buru izan zen. Catéchisme de l’Empire dotrina eta Kempisen Kristoren Imitazioa-ri Gonnelierrek egindako eranskinak itzuli zituen lapurterara.