Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desugertu, desuger, desugertzen

du ad. Teknol. Metalezko edozein objektu estaltzen duen herdoila, pintura, edo beste edozein estalki, bitarteko fisiko-kimikoen bitartez kendu.  v  Pintura edo metalezko geruza berri batez estali behar direnean desugertzen dira objektuak. Desugertzea mekanika edo kimikaren bidez egin daiteke, baina kimika gaiak erabiltzen dira batez ere (azido sulfurikoa, azido ortofosforikoa edo klorhidrikoa) kendu nahi den gaia urtzeko.