Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Destutt de Tracy, Antoine Louis Claude

Filosofo eta politikari frantsesa (Paris, 1754 - Paris, 1836). Izu Handiaren garaian atxilotu eta Robespierre erori arte ez zuten aske utzi. Senatuko kide izan zen Kontsulatuaren garaian. Napoleon I.ak ideologoen buruzagitzat zeukan. Destuttek Napoleon ezgai deklaratzeko proposamena egin zion senatuari 1814. urtean. Filosofian oinarriturik Eléments d’idéologie obra eman zuen argitara, eta baita beste hauek ere: Idéologie, 1801; Grammaire générale, 1803; Logique, 1805; Traité sur la volonté.