Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dessalines, Jean Jacques

Haitiko lehen enperadorea 1804-1806. urteen artean (Ginea, 1758 - Jacmel, 1806). Bere herriaren independentzia aldarrikatu zuen 1804. urtean. Esklabo izan zen, eta Toussaint Louvertureren laguntzailea. Frantsesak uhartetik bota zituen. Uharteko zuriak hil ondoren enperadore izendatu zuen bere burua Jakue I.a izena hartuta. Petionek eta Christophek zuzenduriko esklaboen altxamendu baten aurka ari zela hil zen 1806. urtean.