Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dessau

Alemaniako iparraldeko hiria eta ibai portu garrantzitsua (Halle barrutia), Elbako eta Muldeko ibaien bilgunean. 103.508 biztanle (1986). Kimika, mekanika eta automobil industria. Anhalt-eko hiriburua eta bertako dukeen, printzeen eta kondeen egoitza izan zen XV. mendetik 1918. urtera arte.