Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Desportes, Yvonne

Frantses musikagilea (Cobourg, Saxonia, 1907 - Paris, 1993). Egindako musika lanetan perkusiorako interes berezia zuela antzematen zaio. P. Dukas-en ikasle izan zen. Hainbat lan konposatu zituen, besteak beste, Discordances (1966, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako).