Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deschamps, Didier

Futbol jokalari lapurtarra (Baiona, 1968). Urte askoan Frantziako selekzioaren kapitaina izandakoa. Eskarmentu handiko erdilaria da, defentsa lanetan eta pase erabakigarriak ematen iaioa. Hamaika taldetan erakutsi izan ditu bere gaitasunak Deschampsek: Aviron Bayonnais, Nantes, Marseilla, Bordeleko Girondins, Turineko Juventus eta Ingalaterrako Chelsean, besteak beste. 2000-2001 denboraldian Espainiako Liga txapelketan jokatu zuen Valencia F.C. futbol talderekin. Frantziako selekzioarekin 101 norgehiagoka jokatu ditu. Lortu dituen garaipenen artean esanguratsuenak, 1998an Frantziako Munduko Kopa, eta 2000n Holandan jokatutako Eurokopa dira. Marseillako Olympiquerekin eta Juventusekin ere Txapeldunen Liga irabazi zuen. Frantziako Txapeldun bi aldiz izan da, Italian bi Scudetto erdietsi ditu, eta UEFAko Superkopa bat. Erdilari honen omenez, Baionako Avirons taldeko zelaiak bere izena du.