Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Desclot, Bernat

XIII. mendeko katalan historialaria. Dirudienez, Petri Handia erregearen kronikari ofiziala izan zen. Berea da katalanez gorde den kronikarik zaharrena: Llibre del Rey en Pere e dels seus antecessors passats (Petri Erregearen eta haren aurrekoen liburua, 1283-1288). Liburu honetan Siziliako konkista, Frantziaren aurkako gerra eta Petri Handia deskribatu zituen.