dermaptero
izond. Zool. Metamorfosia osatu gabea duten intsektuez esaten da. Dermapteroen ordenak intsektu mota lasterkariak biltzen ditu bere baitan; aho mastekatzailea dute eta aurreko hegoak itxuraz zainik gabeko elitro motz bihurtuak. Atzeko hegoak zirkulu erdi baten itxurakoak izaten dituzte, minztunak, zainak abaniko baten gisara dituztela.