Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Derick, Carrie

Kanadar zientzialaria (Clarenceville, Québec, 1862 - Montreal, 1941). Ondoretasun genetikoan egindako lanarengatik ezaguna. McGill Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta bertako lehen emakume irakaslea izan zen gero. 1901ean botanika saileko behin-behineko lehendakari izendatu zuten, eta hiru urtez izan zen karguan, harik eta kargua behin betiko izendatzeko orduan gizonezko bat izendatu zuten arte. Aurrerago, Kanadako Unibertsateko katedra bat eskuratzen zuen lehen emakumea izan zen. Ondoretasunari buruzko bere lanak mundu osoan zabaldu ziren eta hurrengo urteetako genetikari buruzko ikerkuntzaren bidea ireki zuten.