Derio
Bizkaiko udalerria (Txorierri); 10,10 km2, 4.648 biztanle. Auzo hauek osatzen dute Derio: Arteaga (herriburua), San Antolin, San Kristobal, San Esteban, San Isidro eta San Mames. Udalerritik Asuako ibaia igarotzen da. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 1.275 euskaldun, 1.216 ia euskaldun eta 2.117 erdaldun. Industria eta zerbitzuak dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira X. mendeko San Kristobalgo eliza eta apaiztegia. v Historia. 1688. urteko irailaren 23an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiak Derioko elizatea Jaurerriko partaide bihurtzea erabaki zuen bozketaz.