Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dench, Judi

(Jaiotza izena, Judiht Olivia Dench). Britainiar antzezlea (Yorkshire, 1934). Royal Shakespeare Company talde ospetsuan lan egin du, 1961ean Txekhoven Gereziondoen jardina obran Anyaren papera jokatu zuenez geroztik. Bestalde, era askotako paperak jokatu ditu, klasikoak, modernoak, musikalak, zineman eta telebistan. Antzezle profesional gisa Hamleteko Ofeliaren papera jokatuz egin zuen debuta, Old Vic-en, 1957an. Aldi berean gogorra eta limurtzailea izateko gaitasuna erakutsi zuen, eta arrakasta handia izan du, oso paper desberdinetan: Malfi Dukesa (Malfi Dukesa, Webster, 1971), Beatrice (Ezer ez eta festa, Shakespeare, 1976), edota amarena eginez Ama kemena eta bere semeak (Bertolt Brecht, 1984) obran. Londresko National Theatren Lady Bracknellen papera jokatu zuen Oscar Wilderen Fidel izan beharraz obran (1982), eta Kleopatrarena Shakespeareren Marko Antonio eta Kleopatra obran (1987). 1988an zuzendari lanetan egin zuen debuta, Renaissance Theatre Companyrentzat, Ezer ez eta festa obrarekin.