Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Denard, Michael

Frantses dantzaria (Dresden, 1944). Maurice Béjarten Suzko txoria lanean eman zen ezagutzera, eta lan horri esker Parisko Operako dantzari nagusi izendatu zuten (1971). Errepertorio klasikoko dantzari ospetsu izan da. Ghislaine Thesmarrekin Silfide dantzatu zuen 1972an. Munduko ballet konpainia askotako dantzari gonbidatu izan da, hala nola American Ballet Theatrerena (1971-1975). Berlingo Deutsche Staatsoper-en zuzendari izan zen 1993-1996 urteen bitartean.