Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Demetrios

Siriako zenbait errege seleukotar izena.  v  Demetrios I.a Soter «Salbatzailea» (K.a. 187 - K.a. 150). Siriako erregea K.a. 162-149 bitartean. Makabearren eta juduen aurka borrokatu zen, baina Alexandro I.a Balas Siriako bere ondorengo erregeak hil zuen.  v  Demetrios II.a Nikator «Garailea» (K.a. 144-125). Aurrekoaren semea Alexandro Balas erregetza lapurtu zuena agintetik eraitsi zuen. Alexandro Zabinas bere ondorengo erregeak hil zuen. v Demetrios III.a «Zorionekoa». Siriako erregea K.a. 95-88 bitartean. Bere anaia Filiporekin batera borrokatu zen. Atxilotu eta partiarren erregearen gortera bidali zuten. Bertan hil zen.