Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Demetrios Falerokoa

Greziar estatu gizona eta hizlaria (Falero, K.a. 350 - Goi-Egipto, K.a. 183). Teofrastoren ikasle eta laguna izan zen. Atenasko gobernari izan zen K.a. 317-307 bitartean Kassandrosek agindurik. Agintari zuhurra eta berrizalea eraman zuen aurrera. Egiptora erbesteratu behar izan zuen, Ptolomeo Soter-en gortera, Demetrios I.a Poliorcetes «Hiri konkistatzaile»ak Atenas menderatu zuenean. Demetrios Falerokoak Alexandriako liburutegia osatzeko aholkua eman zion Ptolomeo Soter errege egiptoarrari. Bere idazlanetan gai ugari ukitu bazituen ere, Atenasko gobernuaren gorabeheren berri eman zuen batez ere. Oso hizlari iaioa izan zen.