Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Maiziére, Lothar

Alemaniar politikaria (Nordhausen, 1940). Frantziatik egotzitako higanoten ondorengoa. Musikaria da lanbidez, eta biola-jotzaile gisa aritu zen harik eta 1976an besoko arazoek lanbidea uztera behartu zuten arte. Zuzenbide ikasketak ere egin zituen eta legelari gisa jardun zuen. 1957an Batasun Kristau Demokratikoa alderdi kontserbadoreko kide egin zen, eta 1989an alderdiko lehendakari izendatu zuten. Alderdiko buruzagi zelarik, Lehen ministro izendatu zuten 1990ean, koalizio gobernu bateko buru (Ekialdeko Alemanian bozketaz hautatu zen lehen eta azken gobernukoa), Mendebaldeko Alemaniarekin bat egiteko helburuarekin.