Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De los Reyes Moreno, Evaristo

Euskal Herrian aritutako musikagilea, sortzez Cadizkoa (Sanlúcar de Barrameda, Cadiz). Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen piano eta konposizio ikasketak eta ondoren, Tomás Aragüés irakaslearekin jardun zuen Donostiako Kontserbatorioan. Musika pedagogiako ikasketak ere egin ditu. Nafarroako Gobernuaren konposizio arloko lehen saria eskuratu zuen 1985ean Sintesis lanarekin, eta urtebete geroago, Pablo Ruiz Picasso sariketan ere garaile suertatu zen. Planisferio obrarekin, lehen saria eskuratu zuen 1990ean Nafarroako Jaialdietako Konposizio Sariketa Nazionalean.