Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Gasperi, Alcide

Italiar politikaria (Pievi Tesine, Trentino, 1881 - Valsugana, 1954). Diputatu zela Austriako parlamentuan (1911), Trentinoko gutxiengo italiarraren eskubideen alde egin zuen. 1918. urtean Trentino Italia barnean geratu zen eta 1921ean, Italiako herritar bihurtu ondoren, bertako alderdi herrikoieko buru izendatu zuten. Mussoliniren garaian lau urtez egon zen kartzelan, faxismoaren aurkako ekintzetan parte hartu zuelako salaketapean. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren demokrata-kristauen buruzagi bihurtu zen. Italiako kanpo ministroa zela (1945-1963), sartaldeko Europaren batasunaren sustatzaile handienetakoa izan zen, Konrad Adenauer, Robert Schuman eta Jean Monnet-ekin batean.