Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De Céspedes, Alba

Italiar idazlea (Erroma, 1911 - Paris, 1997). Kubatar jatorriko familia batean jaio zen. Hainbat poema idatzi zituen (Presondegiak, 1936; Maiatzeko nesken kanta, 1969), baina batez ere bere lehen nobelagatik da ezaguna: Nessuno torna indietro (1938, Ezer ez da berriz etortzen). Idazlan askotan emakumezkotasunaz hitz egiten du emozio xumeaz eta ironia finaz, Katherine Mansfield gogorarazten duen estilo batez. Lanetako batzuk: Dalla parte di lei (1949, Haren partetik), Quaderno proibito (1952, Koaderno debekatua), Invito a pranzo (1955, Bazkarirako gonbita), Bambolona (1967).