Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davao

Filipina uharteetako hegoaldeko hiria eta izen bereko herrialdeko hiriburua (Mindanao uhartea), Davao ibaiaren ertzean eta izen bereko golkoaren ondoan. 482.233 biztanle (1975). Herrialdeak 610.375 biztanle ditu. Davaoko portua kopra eta kalamu esportatzailea da. Unibertsitatea. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1849. urtean sortu zen hiria. Gudu latzak izan ziren bertan 1945. urtean japoniarren eta Estatu Batuetako gudarosteen artean.