Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Davenport, Thomas

Estatu Batuetako asmalaria (Williamstown, 1802an - Salisbury, 1851). Errementaria zen lanbidez; 1831. urtean elektroimanekin saioak egiten hasi zen, eta 1834an lehen motor elektrikoa eraiki zuen. Bien bitartean, beste hainbat motor ere asmatu zituen; haietako bat trole elektrikoaren aitzindaria izan zen. Aldizkari tekniko bat argitaratu zuen New Yorken 1839an; horretarako lehen prentsa elektrikoa erabili zuen, berak asmatua hura ere.