Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dardaneloen itsasartea

(Turkieraz, Çanakkale Bogazi). Egeo eta Marmara itsasoak lotzen dituen itsasartea, Turkiarren lurraldean kokatua. Gallipoli penintsula eta Asia Txikiko ipar-mendebaleko itsasertza bereizten ditu. Antzinateko Helesponto da. Batez besteko sakonera 50 m-koa da; luzera 70 km; zabalera 1.300 eta 7.400 m bitartekoa. Arrantza ugari. v Historia. Greziarren kolonizaziorako igarobide guztiz egokia izan zen. Dardaneloen itsasartea izena K.a. I. mendean ezarri zitzaion erromatarren eta Pontoko Mithridate IV. erregearen arteko bakea Dardanian, Troian izenpetu ondoren. Lehen Mundu Gerra garaian aliatuak itsasarteaz jabetzen saiatu ziren, baina Alemaniako militarrek zuzenduta, turkiarrek galarazi zieten (1915-1916) bertan izan ziren hiru guduetan.