Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darboux, Gaston

Matematikari frantsesa (Nimes, 1842 - Paris, 1917). Parisko zientzia fakultateko irakasle hautatu zuten 1881. urtean eta dekano zortzi urte geroago. Aljebra kurbari eta azalerari buruzko lanez gainera, kalkulu infinitesimalaren aplikazio geometrikoari buruzkoak eman zituen argitara. Obra nagusia: Leçons sur la théorie générale des surfaces (Gainazalen teoria nagusiari buruzko ikasgaiak, 1887-1896).