Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dard, Frédéric

Frantses idazlea (Isère, 1921 - Friburgo, 2000). Oso gazterik hasi zen kazetari lanetan Lyongo Mois egunkarian. 1941ean argitaratu zuen lehen nobela, Monsieur Joos. Lan horrekin Lugdunum saria jaso zuen. Dard-ek oso lan oparoa egin du eta eleberri ugari idatzi ditu, batzuk San-Antonio izenez sinatuta (Le Standinge selon Bérurier, Les morues se dessalent, Le Silence des homards) eta beste batzuk Dard izenez (Le Monte-charge, C’est toi le venin). Arrakasta handia lortu izan du aurrenekoekin, bigarrengoak ia estaltzerainokoa. Dard nortasun biak ezkontzen saiatu zen Y a-t-il un Français dans la salle? (1979, Ba al dago aretoan frantziarrik?) lanarekin.