Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dalmau, Lluis

Valentziako pintorea (? - 1460). Aragoiko Alfontso V.ak Flandesera bidali zuen Van Eyck pintorearekin ikasketak egin zitzan. 1443. urtean bere maisu lana den Consellers margotzen hasi zen, Van Eyck pintorearen Bildots mistikoa obraren estilo bera errepikatuz. Flandesko pintura ezagutzera eman zuen lehen pintorea izan zen Katalunian.