Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

d’Alembert, Jean Le Rond

Filosofo eta matematikari frantsesa (Paris, 1717 - Paris, 1783). Entziklopedia Frantsesaren egile izan zen Diderotekin batera; berak idatzi zuen Discours préliminaire edo atariko hitzaldia (1751). Bere izena hartu duen dinamikaren hastapena aditzera eman zuen liburu batean. Horrez gainera, zientziaren beste hainbat alorretan ere egin zituen hainbat lan: hidrodinamika, matematikak, astronomia, etab.