Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Da Lat

edo Dalat. Vietnam hegoaldeko hiria, Lam Dong herrialdeko hiriburua, Annam-go mendietan. 105.100 biztanle (1980). Unibertsitatea. Militar eskola. v Historia. 1945az geroztik, hiru batzar egin ziren Da Lat hirian, frantses kolonizatzaileen eta Vietnamgo gobernarien artean. Lehenengo bileran (1946ko apirila-maiatza) militar frantsesek eta Vietnamgo abertzale komunistek ez zuten inolako akordiorik lortu. Bigarren batzarrean (1946ko abuztuan) Kanbodia, Laos, Kotxintxina eta Hego Annameko ordezkariak bildu ziren Indotxinako agintari frantsesekin. Fontainebleaun negoziatzen ari ziren vietnamdarrei (Ho Txi Minh) oztopoak jartzeko erabili zituen bilera haiek Frantziak. Urte bereko abenduan hasi zen kolonizatzaile frantsesen aurkako gerra (Indotxinako gerra, 1946-1954). Hirugarren batzarrean (1953ko otsailean), frantses gobernuak lortu zuen Bao-Dai-k, berak ezarri nahi zuen enperadoreak, Viet Minh edo armada iraultzailearen aurkako gerra aldarrika zezan.