Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Churruca y Elorza, Cosme Damián

Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen gipuzkoar itsasgizon eta militarra (Mutriku, 1761 - Trafalgar, 1805). Cadizen eta Ferrolen armada ikasketak egin ondoren, Ponce de León almirantearen zerbitzuan itsasoratu zen haren laguntzaile gisa. Ofizialen akademian ikasi eta gero, Magallanes itsasartera abiatu zen hango itsasaldiak eta itsaslasterrak aztertzeko xedean (Churrucak zehaztasun handiko mapak egin zituen). 1792an Trinitatera jo zuen eta hiru urtez planoak, mapak eta ikerketa ugari egin zituen. 1805. urtean San Juan Nepomuceno gerra ontzi berriko buru jarri zuten. Urte berean hil zen Nelson almirante ingelesaren aurka Andaluziako Trafalgarren izandako guduan. Zientzia eta geografia lan ugari egin zuen.