Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Christie, Agatha

(Mary Clarissa Miller, Agatha Christie deitua). Eleberri eta drama egile ingelesa (Torquay, 1891 - Wallingford, 1976). Polizia nobela klasikoak eman duen idazle ospetsuenetakoa izan da Agatha Christie. Idatzi zituen ia hirurogeita hamar eleberrietan, enigma da nagusi beste osagarri guztien gainetik eta enigmaren argitzeak liburuaren amaiera dakar. Sistematikoki gertakari xelebreak erabiltzeak irakurlea kontakizunean sartu eta bukaeran harritu egiten du. Haren lan nagusiak: The Murder of Roger Ackroyd (Roger Ackroyd-en hilketa, 1926. Hiltzailea bera da eleberri honetako kontalaria), Murder in the Orient Express (Hilketa Orient Expressean, 1934), Ten little neggers (1939, Hamar beltx, Koro Navarrok itzulia), Sparkling cyanide (Zianuro apartsua, 1946). Agatha Christieren eleberriak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta irakurle asko dituzte mundu osoan. Berak sorturiko pertsonaia batzuk oso ospetsu bihurtu dira filmei eta telebistari esker (Hercule Poirot detektibea, Miss Marple).