Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chrétien de Troyes

Frantses olerkaria (?, 1135 - ?, 1183). Champagneko gortean bizi izan zen. Erdi Aroko poesia epikoaren sortzailetzat hartua izan da. Pertsonaiak bretoien epikatik hartuak diren arren, bere lanetan agertzen dituen ohiturak gorteko gizarteari dagozkio erabat. Haren lan nagusiak: Lancelot ou le Chevalier à la charrette, Yvain ou le Chevalier au lion, Perceval ou le Conte du Graal.